Itxi

albistea

Begoña Zubietak aurkeztuta

Jose Luis Rebordinos, osteguneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Zinemaldiaren zuzendaria edizio honek ekarriko dituen berrikuntza, protagonista eta filmeez arituko da.

  • Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria hartuko du gonbidatu Begoña Zubietak osteguneko 'Forum' elkarrizketa saioan. Elkarrizketan, zine jaialdiak ekarriko dituen berrikuntzak aurreratuko ditu. Zinemaldiaren irekieraren bezperan, Donostiara hurbilduko diren aurpegi ezagunen eta aurkeztuko diren produkzioen inguruan arituko da Rebordinos. Halako ekitaldi bat antolatzearen esperientzia ere azalduko du.

'Forum' ostegun honetan dago ikusgai goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.