Itxi

albistea

22:15ean

Idoiaren urtebetetze egunak buruhausteak eragingo ditu 'Bi eta Bat'en

A.H.

EITB

Bestalde, Potxoloren tabernan rock jaialdia antolatuko dute berari ezer esan gabe.

00:28
Idoiaren urtebetetze egunak buruhausteak eragingo ditu 'Bi eta Bat'en

Aste honetako 'Bi eta Bat' telesaileko atalean, Jose Lontxo, Idoia, Jaione eta Pep etxe barruan itxita geratuko dira. Estuasunean, edozein gauza egiteko gai izango dira bertatik irtetzeko. Gainera, Idoiak urteak beteko ditu laster, eta lagunek jaia prestatuko diotela uste du.

Bestalde, norbaitek Potxoloren tabernan rock jaialdia antolatuko du, baina berari ezer esan gabe. Bien bitartean, Julenek eta Begok hizketaldi bat entzungo dute ezkutuan eta familian diru arazo larriak dituztela uste izango dute. Berehala, erreskate operazioa jarriko dute abian.

'Bi eta Bat' ostegunetan emititzen da 22:15etik aurrera ETB-1en.