Itxi

Autentikoak

Autentikoak

Autentikoak

22:30ean

Martxelo Otamendi eta Jon Maia izango dira gaurko gonbidatuak 'Autentikoak' saioan

EiTB

Euskal kulturan oihartzun handia duten bi gonbidatuek Fermin Etxegoienen eta Mikel Pagadiren galderei erantzungo diete.

0:23
'Autentikoak' saioa Mikel Pagadi eta Fermin Etxegoienen eskutik.

Euskal kulturan oihartzun handia duten bi gonbidatu izango dituzte gaur gauean 'Autentikoak' saioan. Batetik, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak eta, bestetik, Jon Maia idazle eta bertsolariak Fermin Etxegoienen eta Mikel Pagadiren galderei erantzungo diete.

Martxelo Otamendik ibilbide oparoa egin du Egunkaria eta Berria zuzentzen. Gurean, bere ibilbide profesionalean ez ezik, arlo pertsonalean ere sakonduko du, eta, besteak beste, pasatu berri duen gaixotasunaz hitz egingo digu.

Jon Maiak oso hurbil izan du beti autentikotasuna. Horrek arazoak ekarri zizkion gaztaroan, gurasoak kanpotik etorri baitziren Euskal Herrira. Gainditutako traumez eta kulturgintzan egindako lanaz hitz egingo du. Gainera, hain ezaguna ez dugun Jon Maia bat ezagutzeko aukera emango digu.

'Autentikoak' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.