Itxi

Auzolan

Auzolan

Auzolan

22:00etan

'Auzolan' Leitzan izango da gaur

A.H. | EITB

Ibon Gaztañazpik Leitzako inguruetako karobi eta meategi bat garbitzen eta txukuntzen lagunduko du.

0:20

Ibon Gaztañazpik Leitza bisitatuko du gaur 'Auzolan' saioan. Bertako lur aberatsetan garai batean 80 karobi zenbatu ziren, bizilagunen izaeraren zati bilakatuz. Baina denboraren poderioz, eta belarrak hartuta, galtzen eta ezkutatzen joan dira.

Aste honetako auzolanean, Plazaola bide inguruak garbitu eta egoera txarrean eta ia ikusten ez diren hiru karobi eta meategi bat garbitu eta txukunduko dituzte. Plazaola bidetik jende asko igarotzen da egunero, jakin gabe metro gutxitara honelako altxorrak topa daitezkeela. Auzolanari esker, hemendik aurrera ongi seinaleztatutako ibilbide bat izango dute herritarrek.

Makana eta Tiburtzio leitzarrak ikusiko ditu saioak itxiturak egiten eta motozerrarekin enborrak mozten. Josefe ere bertan izango da eskabadora eta guzti. Leitzarrak ez ezik, Andoaingo Burdiña taldeak ere parte hartuko du ondare historiko hau berreskuratzeko lanetan. Eta gaztetxoak ere izango dira protagonista, Leitzako institutuko DBHko hainbat ikasle izango dira.

Lanak amaituta, Joxek banabar jana prestatuko du auzo-lagun guztientzat eta etxe txuri elkartean antolatutako festa batekin amaituko dute. Ibonek, festa giroa aprobetxatuz, inork espero ez duen sorpresatxo bat emango die.

'Auzolan' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista