Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

23:10ean

Idoia Mendiari elkarrizketa, astearteko 'Azpimarra+' albistegian

A.H.

EITB

Maddalen Iriartek egun- eguneko gaien inguruan galdetuko dio PSE-EEko bozeramaleari.

Astearte honetan, Maddalen Iriartek Idoia Mendia, PSE-EEko bozeramalea elkarrizketatuko du 'Azpimarra+' albistegi berezian. Egun-eguneko gai politikoen inguruan galdetuko diote, eta besteak beste, PSOE alderdiaren konferentzia politikoaren ondorioak eta alderdiaren proiektu politikoa aztertuko ditu gonbidatuak.

Horrez gain, Eneko Andueza, Pilar Kaltzada eta Asier Blas solaskideak, aktualitatezko gaien inguruko solasaldian parte hartuko dute eta elkarrizketan komentatu diren gai garrantzitsuenak ere jarriko dituzte mahai gainean. Amaitzeko, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek egoera ekonomikoaren gaineko hausnarketa egingo dute.

'Azpimarra+' asteartean, 23:10etik aurrera, ETB1en.