Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

23:20an, ETB1en eta online

Arnaldo Otegiri elkarrizketa, gaur gauean, 'Azpimarra+' saioan

A.A. | EiTB

Ezker abertzaleko buruzagia hartuko du Maddalen Iriartek ETB1eko aktualitate saioan.

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia hartuko du gonbidatu Maddalen Iriartek gaur gauean 'Azpimarra+' saioan. Espetxetik atera berritan lehengo aldia izango du 'Azpimarra'n Sortuko idazkari nagusiak. Etorkizunera begira jarrita, Euskal Herriak egun dituen erronka nagusiak aztertu eta ezker abertzaleak horien aurrean bere burua nola ikusten duen, zer urrats emango dituen eta zer estrategia baliatuko dituen izango dituzte hizpide. Hauteskundeak, prozesu independentista eta Euskal Herriko gainerako eragileak ere aztertuko dituzte.

Elkarrizketan esandakoei eta egunak dakartzan gaiei azpimarra egiteko, Felix Arrieta, Amagoia Gurrutxaga, Eider Alkorta eta Eguzki Urteaga bilduko dira solasaldirako mahaira. Ohi denez, Adrian Zelaiak eta Joseba Barandiaranek aktualitate ekonomikoaren inguruko hausnarketa egingo dute.

23:20an izango da ikusgai 'Azpimarra+' saioa, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista