Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

23:20ean ETB1en

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidentea, 'Azpimarra+' saioan

A.A. | EiTB

Iragan astean autogobernuaren inguruan antolatutako jardunaldiez arituko da.

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentea hartuko du Maddalen Iriartek gaur gauean 'Azpimarra+' saioan. Besteak beste, joan den astean autogobernuari buruz Gasteizen antolatutako jardunaldiak izango dituzte aztergai.

Elkarrizketan esandakoei eta egunak dakartzan lerroburu nagusiei azpimarra egiteko, Estitxu Garai, Galder del Campo eta Itziar Nogueras bilduko dira solasaldirako mahaian.

Ohi denez, Adrian Zelaiak eta Joseba Barandiaranek ekonomiaren inguruko hausnarketa egingo dute.

'Azpimarra+' saioa 23:20an izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.