Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Saio berezia

Twin Melody, gaur, 'Bago!az' berezian

EiTB

Paula eta Aitana Etxeberriak ('Go!azen'eko Haizea eta Elene) lehiakideei buruzko iritziak emango dituzte

1:08

ETB1eko 'Bago!az' talent showa berezia izango da aste honetan. Paula eta Aitana Etxeberria ('Go!azen'eko Haizea eta Elene) izango dituzte gonbidatu aurtengo lehiakideei buruzko iritziak ematen.

Programa honetan lehenengo bost atalen ikuskizun eta momenturik onenak ikusi ahal izango ditugu. Ikusleek abestirik ikusgarrienez, saio guztietako gonbidatuez eta lehiaketaren barrutik ikus daitezkeen bitxikeri guztiez gozatuko dute. Sorpresa bat edo beste ere izango da.

'Bago!az' asteazkenetan (22:30) eta ostiraletan (21:00) izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.