Itxi

Baserri eta Txankarra

Baserri eta Txankarra

Baserri eta Txankarra

22:00etan

Gasteiz hankaz gora jarriko dute gaur gauean, 'Baserri eta Txankarra'k

A.H. | EITB

Mila abentura biziko dituzte bi arrantzale lekeitiar jubilatuek Gasteiz eta inguruetan.

2:02

Gaur, Manu Zatika Baserri eta Daniel Robles Txankarra arrantzale jubilatuak Arabara joango dira, Bilbo eta Donostia bisitatu eta gero. Txankarraren koinatuak hainbat ekintza prestatu dizkio bikote xelebreari Arabako erakargarritasunez modurik egokienean disfrutatu dezaten.

Gaurko saioan, inoiz bete ez dituzten esperientziak biziko dituzte Baserrik eta Txankarrak: Eltziegoko Marqués de Riscalen lo egin eta gero, upategian ardo-dastaketa egingo dute, eta tartean zaldi gainean ibiltzeko aukera izango dute. Oso elizkoiak ez diren arren, Gasteizko Santa Maria katedralean sartu eta honek eskaintzen dituen ezkutuko bitxikeriekin harrituko dira.

Bestalde, ardo gorria eta zuria bereizteko gai izango diren ala ez deskubrituko dute, eta ondoren, garai bateko noblezia dirudunak bezala, mahastien artean bapo bazkalduko dute, Horren ostean, bizikletan eramango dituzte hiriburuko kaleetan barrena, eta bertan, Gorka Ortiz de Urbinarekin, hau da, benetako Zeledonekin, egingo dute topo.

Eta bai, edozein bikoterekin gertatzen den moduan, Baserrik eta Txankarrak ere ika-mikak izaten dituzte tarteka, eta haserrealdi horietako baten lekuko izango dira ikus-entzuleak. Horren ondorioz, bietako batek abionetan igo eta Araba zerutik ikusteko aukera izango du.

'Baserri eta Txankarra' gaur gauean honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.

trong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista