Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Eneko eta Unai, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioaren platoan

EITB Media

Kaleratu ostean, Klaudio Landarekin zuzenean izango dira bi lehiakideak, desafio froga aztertu eta hartutako erabakien inguruan hitz egiteko. Igandeko saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen.

0:25
Unai eta Eneko

Eneko eta Unai "Baserria" saioan aste honetako lehiakide kaleratuak "Baserria Zuzenean" eztabaida saioaren platoan izango dira gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Desafio proba galdu zuten biek igandean, audientziaren harrera bikaina izan zuen hirugarren atal batean. Izan ere, igande gaueko "Baserria" programak % 12,5eko audientzia-zatia lortu zuen euskaldunen artean. Zehazki, 102.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Klaudio Landarekin batera, realityan egindako ibilbidea errepasatuko dute astearte honetan Enekok eta Unaik, eta probaren ingurukoak mintzagai izango dituzte. Izan ere, desafioa euren taldekideen aurka jokatzea erabaki dute, eta horrek haserrea piztu du talde gorriaren barruan. Hori erakusten duten ikusi gabeko irudiak eta erreakzioak ikusiko ditugu astearte honetan.

Eneko eta Unai

Unai eta Eneko

Talde gorriaren egoera, nola ez, aztergai izango da "Baserria Zuzenean" eztabaida saioan. Krisia al dago talde gorrian? Hirugarren astez jarraian galdu dute auzolan proba, eta horrek urduritasuna piztu du. Horren erakusle, beste behin, euren arteko komentarioak, astearte honetan esklusiban entzungo ditugunak.

Lucia eta Camilo ere protagonistak izango dira aste honetan. Askoren pronostikoak gaindituta, izugarrizko erakustaldia eman zuen Luciak eta, horri lotuta, lehiakide batzuen komentarioak edota balizko aurreiritziak aztertuko dituzte. Camilorentzat, berriz, ez dira egun lasaiak. Nahiz eta auzolan proban dena eman, bere taldekideen txaloak berehala ahaztuko ditu. Zergatik? Zer gertatzen zaio Camilori? Erantzunak, "Baserria Zuzenean" saioan.

Inork espero ez duen gonbidapen sorpresa izango dute astearte honetan, eta Ibai iazko lehiakidea ere platoan eseriko da, aurtengo edizioaz bere iritzia emateko. Ohiko kolaboratzaileak ere ez dira faltako: Hala, saioan izango dira Xabi Orbegozo, Amaia Barandiaran, Iratxe Lazkoz eta Joxe Etxezarreta lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartu dituzte; eta, ohi bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, zuzenean, ETB1eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial