Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:15ean

Bikote aldaketaren osteko lehen auzolan proba, gaur, Urdaibain, "Baserria" saioan

EITB Media

Tania talde urdinean eta Nai talde gorrian izango ditugu, estreinakoz, realityaren 5. atalean.

0:30

Urdaibaira egingo du bidaia gaur "Baserria" saioak, bertan bikote aldaketaren osteko lehen auzolan proba egiteko. Erronka horretan lehen aldiz ikusiko ditugu Tania talde urdinean eta Nai talde gorrian, Asierrek joarea jo eta Izaskunen aurka sega apustua irabazi ostean.

Joan den asteko saioan zintzarriaren hotsa entzun genuen eta jada "Baserria" ez da gauza bera izango. Izaskunek Nai galdu du, eta askorentzat programako bikoterik sendoenetako bat osatzen zuten. Asierrek, berriz, argi utzi du bera ez dela lagunak egitera etorri, irabaztera baizik; Taniarekin edo beste edozeinekin. Taniak, bestalde, talde berriarekin pasatu beharko du bikote aldaketak ekarri dion trantze txarra.

Bikote aldaketaren ondorioak, baina, ez dira tirabira iturri bakarra "Baserria"n. Izan ere, Camilo gutxietsita sentitzen da, batez ere Urki eta Jokinengatik. Ez dago prest egoera onartzeko.

Beste behin ere, auzolan probak erabakiko du talde bakoitzaren etorkizuna bosgarren atal honetan. Oraingoan, berriz ere, baserritik kanpo. 3,2,1... Lanera!!!.

"Baserria" lehiaketa, igandero, ETB1en eta eitb.eus-en

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial