Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Zigor eta Sveta azken kanporatuak, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioan

EITB Media

Klaudiok Zigorri eta Svetari jakinarazi zien adituen ustez atzean gelditzen ari zirela, beraiengandik gehiago espero zutela. Zigorrek ez zuen jakinarazpen hori batere gustuko izan, eta horretaz arituko dira, besteak beste, eztabaida saioan.

0:28
Zigor eta Sveta

Zigor eta Sveta izan dira "Baserria" saioaren zazpigarren ataleko kanporatuak, eta atalean gertatutakoak aztergai izango dituzte gaur gauean "Baserria Zuzenean" saioan, Klaudio Landak aurkeztuta, 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Añanako Gatz Haranean egin zuten auzolan proba hasi aurretik, Klaudiok Zigorri eta Svetari jakinarazi zien adituen ustez atzean gelditzen ari zirela, beraiengandik gehiago espero zutela. Zigorrek ez zuen jakinarazpen hori batere gustuko izan, eta horretaz arituko dira, besteak beste, eztabaida saioan.

Hau guztia aztertzeko, ez dira faltako ohiko kolaboratzaileak. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakide kanporatuak ere izango dira. Lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartuko dituzte platoan; eta, horrez gain, Natalia iazko lehiakideak "Natalisia" ekarriko du.

Astero bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial