Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30ean

Santa Mariako itsasmutilaren istorioa, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EITB

Amerikaren aurkikuntzan eta kolonizazioan euskaldunek izan zuten papera aztertuko du Alberto Santana historialariak.

0:23

Gaurko 'Baskoniako Historia Bat' saioan, Amerikaren aurkikuntzan euskaldunen partaidetza aztertuko du Alberto Santana historialariak.

Hasteko, euskal baleazaleek XIV. mendean lorpen izugarria egin zutela azalduko du: maiz joaten ziren Amerikara bakailaoa arrantzatzera eta indigenekin salerosketak egitera. Bidaia hauen inguruan sakontzeko, Pasaiako Albaola ontziola bisitatuko du saioak eta, San Juan naoaren berreraikitze zientifikoaren berri emango du. Ontzi hori euskaldunek ontzigintzan zuten trebeziaren adibide garbia da, Amerikaren kolonizazioan eta ustiapenean izan zuten mundu-mailako garrantziaren ikur.

Ondoren, Kristobal Kolonekin batera ontziratuko dira Santa Maria naoan, eta almiranteak berekin eraman zuen Lekeitio inguruko euskaldun-talde txiki baten gorabeheren berri izango dute. Haietako bat Eako Martin Urtubiaga itsasmutil gaztea zen, Kolonen ontzi-buruzagia, Haitiko kostaldeko hondoratzearen arduradun susmagarria izan zen, eta itsasmutila eta haren kide lekeitiarrak han abandonatu eta kanibalek jan zituzten. Haiek izan ziren, nahigabe, kontinente berrian kolonialismoa hasi zuten aitzindariak.

'Baskoniako Historia Bat' ostegunetan izaten da da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ong>