Berandu baino lehen
ETB1en
Mikel Urrutikoetxea eta Arantxa Urretabizkaia, 'Berandu Baino Lehen'
A.E. | EiTB
Fermin Etxegoien Zaratamon batuko da pilotariarekin eta Hondarribian, berriz, idazlearekin. Gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB1en.
Gaur gauean, 'Berandu Baino Lehen' elkarrizketa saioak Mikel Urrutikoetxea eta Arantxa Urretabizkaia izango ditu gonbidatu.
Datorren igandean 2016ko Eskuz Banakako Pilota Txapelketa Nagusia Irribarriaren kontra jokatuko du Urrutikoetxeak. Pilotari gazteak bere jaioterrian, Zaratamon, hartuko du Fermin Etxegoienen bisita eta elkarrekin pilotariaren ibilbidea errepasatzeaz gain, haren bizitzaz eta izateko eraz ere mintzatuko dira.
Programaren bigarren atalean, Etxegoien Hondarribiraino joango da Arantxa Urretabizkaia idazlearekin elkartzera. Urretabizkaia iraganaz eta orainaldiaz mintzatuko da, hainbat gai ardatz hartuta: bere belaunaldiko literatura-giroa, kanpoan lan egiten duen aktore batekin ezkonduta egotea, Hondarribiko alardea, etab.
'Berandu Baino Lehen' 22:15ean izango da ikusgai ETB1en.
.