Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Maitane Ormazabal coach terapeutikoa hartuko du "Biba zuek!" saioak gaur

EiTB

Gainera, saioak pasa den uztailaren 31an zendu zen Joan Mari Torrealdai idazle, euskaltzain eta kazetariari omenaldia egingo dio.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EiTB

Gaurko "Biba zuek!" saioa "Garai hauetan ezkontzea" gaiaz arituko da solasalditxoan. Gonbidatuek pandemia garaian ezkontzeko zer arazo, ezuste eta traba izan dituzten kontatuko dute, eta horretarako, Maitane Ormazabal coach terapeutikoa izango dute bidelagun.

Hirugarren saio honen bigarren zatian Joan Mari Torrealdai idazle, euskaltzain eta kazetariari omenaldia egingo dio saioak. Uztailaren 31an zendu zen Torrealdai eta euskal kulturaren alde egin duen lan handia izango dute gai nagusi, eta honen inguruan aritzeko, Txema Auzmendi kazetaria eta Juan Mari Larrarte (Elkar fundazioa), Torrealdairen lana eta bizitza gertutik jarraitu duten lagunak izango dira gonbidatu.

Kolaboratzaileak, Vidal Salcedo, Joseba Olagarai eta Marta Elvira izango dira. Eta Aralarretik, Aritz Ganboa artzaina izango da zuzenean.

"Biba zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.