Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Edurne Garmendia Gazteako esataria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Horrez gain, saioak "Lanaren gorabeherak" gaiaren inguruan hausnartuko du Maitane Ormazabal coach terapeutikoarekin batera.

  • Edurne Garmendia, Gazteako esataria

    Edurne Garmendia, Gazteako esataria. Argazkia: EiTB

Gaurko "Biba Zuek!" saioan "Lanaren gorabeherak" izango dituzte hizpide. Pandemia dela eta, ez dira garai errazak, eta lanaren inguruan duten esperientzia kontatuko dute hiru gonbidatuk. Maitane Ormazabal coach terapeutikoa haien bidelagun izango da solasaldian.

Saioko gonbidatu nagusia Edurne Garmendia izango da, Gazteako esatari beteranoa. Kolaboratzaileak Marta Elvira, Jon Garate eta Ana Goitia izango ditugu eta, egunero bezala, Aritz Ganboa artzainarekin bat egingo dugu Aralarretik.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.