Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Antton Telleria irrati esataria, "Biba Zuek!"eko gaurko gonbidatu nagusia

EiTB

Aurretik, "Nagusiak eta maitasuna" gaia izango dute hizpide solasaldian. Asier Maia izango da berriketarako bidelagun.

  • Antton Telleria, irrati esataria

    Antton Telleria, irrati esataria. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldean, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten "Biba Zuek!" saioan, "nagusiak eta maitasuna" gaia landuko dute, hainbat lagunekin. Bizitza osoa elkarrekin daramate batzuek, eta bakarrik bizitzea aukeratu dute besteek; hala ere, denak oso pozik bizi dira hartutako erabakiarekin. Solasaldian zehar, Asier Maia izango dute bidelagun.

Horrez gain, Antton Telleria irrati esataria izango dute gonbidatu nagusi. Besteak beste, Gaztea irratiko esatari modura aritzen da goizetan "Dida!" saioan, eta "Gure Kasa" telebista saioko aurkezle lanetan ere aritu zen.

Kolaboratzaileak Aritz Ganboa artzaina, Marta Elvira, Mikel Elizegi eta Agus Barandiaran izango dira.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.