Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Leire Bilbao idazlea izango da gaur "Biba Zuek!" saioko gonbidatu nagusia

EiTB

Aurretik, "gurasoen etxera bueltatu naiz" gaiaren inguruan arituko dira.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldean, "gurasoen etxera bueltatu naiz" gaia izango dute hizpide "Biba Zuek!" saioan. Solasean arituko diren gonbidatuak COVID-19a dela eta edota lanik aurkitzen ez dutelako etxera bueltatu behar izan dira nahi eta nahi ez. Beraz, saioan zehar beraien egoera nolakoa izan den azaltzeko aukera izango dute.

Horrez gain, gonbidatu nagusia Leire Bilbao idazle ondarrutarra izango da. Etxeko urak bere hirugarren poesia liburua argitaratu berri du eta biharko saioan liburuaren nondik norakoak azalduko ditu.

Horrez gain, kolaboratzaileak Vidal Salcedo medikua, Mikel Markez musikaria eta Jon Garate "artxibo jauna" izango dira.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.