Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Zorion Egileor aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Aurretik, "Ludopatia gazteen artean" gaia jorratuko du Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak.

  • Zorion Egileor

    Zorion Egileor. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko lehen atalean gai gogor batekin dator "Biba Zuek!" saioa: "Ludopatia gazteen artean". Gonbidatuek gaixotasun hori pairatu dute edota pairatzen ari dira oraindik ere. Gaur egun, apustuek eragiten duten menpekotasun tasa goraka doa, gazteen artean batez ere, on-line bidez jokatu baitezakete. Maitane Ormazabal coach terapeutikoa izango da solasaldi horretan bidelaguna.

Saioaren bigarren orduan Zorion Egileor aktorea hartuko du saioak, El Hoyo filmeko protagonistetako bat. Film horrekin batera, La trinchera infinita eta O que arde filmetan izandako parte-hartzeagatik ere Oscar sarietan aurkeztuko du Espainiako Zinema Akademiak. Azaroaren 3an iragarriko dute hiru film horietako zein proposatuko dioten Hollywoodeko Akademiari azkenik.

Horrez gain, platoko kolaboratzaileak Jon Artano, Mikel Markez eta Jon Garate izango dira, eta "Euskaldunak Munduan", "Hiru Akorde" eta "Artxibo Jauna" atalak ekarriko dizkigute, hurrenez hurren. Beraiekin batera  Aritz Ganboa artzaina izango da asteazken honetan platoan.

"Biba Zuek!" telebista saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.