Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Antton Valverde eta Joxan Goikoetxea musikariak, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Saioaren lehenengo zatian aldiz, "desagertuak" gaiaren inguruan arituko dira Maddalen Agirrerekin. Gaiari lotuta, Zaldibarren gertatuko lur-jauziaz ere hitz egingo dute.

  • Antton Valverde musikaria

    Antton Valverde musikaria. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioa "desagertuak" gaiaren inguruan arituko da. Horretarako, Maddalen Agirre gonbidatuko dute. Izan ere, Maddalen ezbeharretan desagertutako pertsonak aurkitzeko txakurrez baliatzen den talde batean aritzen da. Horrez gain, Zaldibarko zabortegiko luiziaz ere arituko dira. Solasaldian bidelagun, Maitane Ormazabal izango da.

Bestalde, Vidal Salcedo medikua ere izango da COVID-19aren inguruko zalantzak argitzeko. Bigarren orduan ostera, Xabier Lete poeta eta abeslaria zenari omenalditxo bat eskainiko zaio; eta horretarako, Antton Valverde eta Joxan Goikoetxea musikariak izango dira platoan. Beraiekin batera, Agus Barandiaran eta Jon Garate kolaboratzaileak izango dira. Saioa bukatzeko, egunero bezala, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat Arruazutik bertatik.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.