Biba Zuek
18:00etan
Mikel eta Esti Markez aita-alabak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB
Aurretik, nazioarteko herriekin elkartasun ekimenak antolatzen dituzten hainbat egitasmo ezagutuko ditu saioak.
-
Mikel Markez eta Esti Markez. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Nazioarteko herriekin elkartasun ekimenak antolatzen dituzten Euskal Herriko hainbat egitasmo ezagutuko ditu "Biba Zuek!" saioak gaurko lehen orduan. Sahara, Senegal eta Lesbos herrietan lantzen diren proiektu solidarioez hitz egingo dute.
Bigarren orduan, berriz, Mikel eta Esti Markez aita-alabek bisitatuko dute platoa, eta Azal berritzen izeneko azken diskoa aurkezteaz gain, azken urteetan elkarrekin osatzen ari diren ibilbideaz hitz egingo dute, besteak beste.
Bestalde, ostegunean, Marta Elvira izango da saioko aurkezlea Xabier Sukiarekin batera. Eta kolaboratzaile lanetan egongo dira Agus Barandiaran, Jon Garate eta Aritz Ganboa.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.