Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, auto-stop egiterakoan gonbidatuek bizi izandako abenturez hitz egingo dute.

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

    Pirritx, Porrotx eta Marimotots. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaurko elkarrizketatuek bidaia luzeak egin dituzte auto-stop eginez. Horrela zergatik bidaiatu duten, bidaia horietako bitxikeriak, auto-stopa egiteko teknikak eta beste hamaika kontu interesgarri kontatuko dituzte saioko lehen orduan.

Bigarren orduan, aldiz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira protagonistak. Amaren intxaurrak proiektuaz hitz egingo dute; izan ere, heriotza du oinarrizko gai pailazoen azken lanak. Azalpenetan zehar, Asier Maia izango dute bidelagun.

San Tomas eguna izanik, covid-19ak jai handiak galaraztea eragin duen arren, Izaskun Moyanok txistor ogitarteko bat jateko aukerarik ez du galduko Euskal Herriko plazaren batean. Platoan, berriz, Vidal Salcedo, Agus Barandiaran, Jon Garate eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak izango dira.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.