Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aritz Ganboa artzainaren alderdi profesionala, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Horrez gain, Jon Artanoren "Euskaldunak Munduan" atalean, Ameriketako Estatu Batuetan, Thailandian eta Australian bizi diren lau euskaldun ezagutuko dituzte.

  • Aritz Ganboa

    Aritz Ganboa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Urteko azkena dela eta, berezia izango da gaurko "Biba Zuek!" saioa. Ohikoa baino ordu erdi laburragoa izanagatik ere, edukiz beteta egongo da. Oraingoan saioan ikustera ohituta gauden Aritz Ganboa artzainaren aldarte profesionala izango dute hizketagai, eta artzain mundutik kanpo nolakoa den ezagutuko du saioak.

Horrekin batera, Mikel Markez musikariaren eskutik Aritz Ganboaren "Hiru Akorde" ezagutuko dituzte eta Jon Artanok "Euskaldunak Munduan" atal berria ekarriko du. Ostegunean lau euskaldunekin egingo du bat: Ameriketako Estatu Batuetan, Thailandian eta Australian bizi diren lau euskaldun hain zuzen ere.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.