Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB
Biba Zuek
Audientziak
EITB Media
Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatutako saioak, % 4,4ko audientzia-zatia izan zuen, eta euskaldunen artean, % 13,9ko kuota.
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, "Biba Zuek!". Argazkia: EITB Media
Informazio gehiago (2)
Asteazkeneko "Biba Zuek!" saioa inoizko atalik ikusiena izan zen. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatutako saioak % 4,4ko kuota bereganatu zuen, eta euskaldunen artean, % 13,9ko audientzia-zatia. Irailean, denboraldia hasi zuenetik lortu duen audientzia-zatirik altuena.
Halaber, 37.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, Gehitu elkarteko kideak eta Yogurinha Borova hartu zituen lehen orduan saioak protagonista; eta ondoren, Pili Manterola sukaldaria eta komunikatzailea izan zuten gonbidatu.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa