Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aspanif elkartea ezagutzen, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Unai Iturriaga eta Josu Zabala etorriko dira elkarteko zenbait kiderekin batera.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Bizipozaren Mundu berri bat guztiontzat proiektuko beste elkarte baten lana emango du ezagutzera "Biba Zuek!"ek: Aspanif. Aspanif erbi ezpaindun edo ahosabai hautsia duten haurren familien elkartea da. Elkartearentzat espresuki sortutako bideoklipa ikusteko aukera izango daute saioan; Unai Iturriaga bertsolariak letra sortu du eta Josu Zabalak ahotsa jarri dio. Biak ala biak saioan izango dira, elkarteko zenbait kiderekin batera. 

Bestalde, bigarren orduko gonbidatuak Julen Alonso eta Eneritz Aulestia musikari gazteak izango dira. Zin dagit abesti berria entzuteko aukera eskainiko dute zuzen-zuzenean. 

Bukatzeko, asteazkenero bezala, Aritz Ganboa artzaina platoan bertan izango da, saioaren azken minutuetan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.