Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Manu Maritxalar gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Aurretik, pandemiak bertso-saioetan izan duen eraginaz arituko dira Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.

  • Manu Maritxalar

    Manu Maritxalar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko solasaldian "bertso-saioen osasunaz" hitz egingo dute "Biba Zuek!"en. Izan ere, duela gutxi albiste batek bertso-saioak % 55 jaitsi direla zioen. Bertso-saioak leku seguruak direla aldarrikatzeko asmoz, Beñat Gaztelumendi bertsolari eta Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako kidea eta Alaia Martin bertsolaria izango dituzte gonbidatu.

Ondoren, Vidal Salcedo medikuak D bitaminaz hitz egingo du. Pixkana egunak luzatzen ari direla eta eguzki ordu gehiago ditugula ikusita, D bitaminaren garrantziaz arituko da.

Bigarren orduko gonbidatua Manu Maritxalar izango da. "El Conquistador del Caribe" abentura saioa istripu baten erruz utzi behar izan zuen. Saioan zehar izandako ibilbidea errepasatzeaz gainera, gaur egun nola dagoen azalduko du platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.