Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Gaur, 18:00etan

Trialean aritzen diren Ion Areitio eta Irene Caminos kirolariak, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Gazte talentudunak hartuko dituzte hizpide programaren lehen zatian. Bigarrenean, berriz, Estitxu abeslaria gogoratuko dute.

  • Irene Caminos eta Ion Areitio

    Irene Caminos eta Ion Areitio. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gazte talentudunekin hitz egingo dute gaur "Biba Zuek!" saioko solasaldian. Gazteak dira gazte, baina oso ondo moldatzen dira bere afizioetan. Ion Areitio eta Irene Caminos kirolariak trialean aritzen dira eta marka oso onak lortu dituzte. Erakustaldi txiki bat egingo dute platoan.

Saioaren bigarren orduan, Estitxu abeslaria oroituko dute. Beskoitzeko urretxindorra ezizenez ere ezaguna izan zen, eta euskal musikagintzaren sinboloetako bat da, dudarik gabe. Haren bizitzaz eta musikaz hitz egiteko, Frank Dolosor kazetaria eta Irkus Robles-Arangiz (Estitxuren neba) gonbidatu dituzte platora.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten dute "Biba Zuek!", astelehenetik ostiralera, zuzenean, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.