Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Maitane Urbieta eta Aritz Gallastegi, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Errege Kopa Euskadin izango dela ospatuko du saioak.

  • Haritz Gallastegi eta Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kazetariak

    Haritz Gallastegi eta Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kazetariak. Argazkia: EITB Media

Aste Santutik bueltan badugu zer ospatu: Errege Kopa geurea dela! Ezagun eta ezezagun askoren mezuak izango dituzte "Biba Zuek!" saioan batzuk eta besteak zoriontzen. Platoan, Maitane Urbieta eta Aritz Gallastegi Euskadi Irratiko kirol kazetariak izango dira euskal futbolaren historian markaturik geratu den finala nola bizi izan duten kontatzeko. Urbieta eta Gallastegi Jon Artano eta Ana Goitia lagun dituztela egongo dira platoan.

"Biba Zuek!" 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuta.