Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Motxila 21 musika taldeko kideak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Era Batera musika taldeko Iurgi Ekiza eta Gaizka Salazar ere izango dituzte gonbidatu.

  • Motxila 21 musika taldea

    Motxila 21 musika taldea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Motxila 21 musika taldeko kideak izango dira "Biba Zuek!" saioaren gaurko lehendabiziko protagonistak. Down sindromea duten musikariek osatutako taldea da eta hamar abesti berri sortu ditu Ama Lurra izena duen diskoan bilduta. Horietatik lau, euskaraz egin dituzte. Hogei bat lagunek osatzen dute taldea, hiru hizkuntzetan abesten dute, eta euren abestietan ska, rock&roll, heavy eta rap estiloak uztartzen dituzte.

Ondoren, saioko bigarren orduan, gonbidatuak Era Batera musika taldeko bi kide izango dituzte: Iurgi Ekiza eta Gaizka Salazar. Bigarren diskoa kaleratu dute, Izpi Galdua, eta platoan aurkeztuko dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.