Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gai hauskorren garraio berezia hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Oihan Vegak abiarazi duen proiektu berriaren xehetasunak azalduko ditu.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

"Biba Zuek!" saioan, garraio berezien inguruan arituko dira gaur arratsaldean. Nola garraiatzen dituzte Euskadiko Orkestrako musika tresnak? Eta Guggenheim museora ekarri eta bertatik eramaten dituzten artelanak nork lekualdatzen ditu? Lan hori egiten dutenekin hitz egingo dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak eta euren lana nola burutzen duten ikusiko dute.

Bigarren orduko gonbidatua berriz Oihan Vega Gazteako esataria izango da. Proiektu berria abiarazi du eta horren nondik norakoak azalduko ditu platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.