Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ainara Ortega aktorea izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, errepidean istripu larriak izan dituzten gonbidatuak jasoko ditu saioak lehen orduan.

  • Ainara Ortega aktorea

    Ainara Ortega aktorea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioak errepidean istripu larriak izan dituzten gonbidatuak jasoko ditu. Hasteko, Jokinen eta Ibonen testigantzak entzungo dituzte: biak korrika egiten ari zirela auto batek harrapatu eta Jokinek hanka galdu zuen. Hala eta guztiz ere, gonbidatuek aurrera egin dute eta egoera zail batetik irakurketa baikorra ere egiten dute gaur egun.

Bestalde, Ainara Ortega izango da bigarren orduko gonbidatua. Ortega Hernanin jaiotako aktorea, musikaria, musikagilea, moldatzailea eta abeslaria da.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.