Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Arritxu Iribarrekin solasaldia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, aldiz, auzolanak izango dituzte hizpide nagusi Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Arrutxu Iribar "Udak dakarrena" saioan

    Arrutxu Iribar "Udak dakarrena" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Auzolanak lehen eta orain izango da "Biba Zuek!" saioan gaur jorratuko duten lehenbiziko gaia. Auzolana, auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da eta Euskal Herrian landa eremuetan oso sustraitua dago. Auzolanaren adibide batzuk ezagutuko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten programan.

Bestalde, saioaren bigarren orduan Arritxu Iribar hartuko dute gonbidatu nagusi. Zumaiarra eta irrati-esataria da, eta euskal filologoa da ikasketaz. 1987az geroztik dabil esatari Euskadi Irratian, batez ere kirolei buruzko emankizunak eskaintzen.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.