Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jose Mari Orbegozo dantzaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, Martin Ugalde kazetari eta euskaltzalea izango dute hizpide.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak.

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak. EITB Media

Gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan, Martin Ugalde kazetari eta euskaltzalea izan zenari buruz arituko dira programaren lehen orduan. Aurten 100 urte beteko dira Martin Ugalde jaio zela, Andoainen. 1969ra arte ez zen Hondarribira iritsi, baina hainbat urtez hondarribiar bat gehiago izan zen, 2004an herrian zendu arte. Hain zuzen ere, Hondarribian bertan, bere bizitzari buruzko erakusketa bat dago ikusgai eta horretaz ere arituko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, solasean.

Bigarren orduan, Jose Mari Orbegozo dantzaria etorriko da. Ibilbide luzea du areto dantzari eta irakasle gisa eta ETBn ere askotan ikusi dugu hainbat emanalditan gerria astintzen

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.