Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Joxe Mari Iriondo kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Horrez gain, beganismoa moduko dieta hautuak egin dituzten pertsonekin arituko dira.

  • Joxe Mari Iriondo artxiboko bideo batean

    Joxe Mari Iriondo artxiboko bideo batean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, dieta begano baten aldeko apustua egin dituzten pertsonak elkarrizketatuko dituzte. Hautaketa horrek bizitzako zein filosofiari erantzuten dion galdetuko diete.

Bigarren orduan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Joxe Mari Iriondo kazetaria elkarrizketatuko dute. Hogeita bi urtez aritu zen Iriondo Herri Irratian lanean. 1983an EITBn sartu zen eta 1985ean ETBko zuzendari izendatu zuten. Hainbat biografia ere idatzi ditu: Lourdes Iriondorena edo Estitxurena, esaterako.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.