Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Nakor Markez, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Saioaren lehen tartean, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatuta, Leitzako 6 familiek antolatu duten LHL erronka ezagutuko dute.

  • Nakor Markez

    Nakor Markez. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean Leitzako 6 familiak antolatu duten erronka berezi bati buruz hitz egingo dute "Biba Zuek!"en. Leitza herri inklusiboago bat lortzeko asmoz, kirola, elkartasuna eta auzolana uztartuko dituen LHL erronka gauzatuko dute ekainaren 25ean: Linza-Hiru Erregeen Mahaia-Leitza kirol erronka solidarioaren bidez, behar bereziak dituzten pertsonei bizimodua errazteko kanpaina abiatuko dute.

Bigarren orduan, ordea, Nakor Markez zarauztarra izango da gonbidatu. 2011. urtean ETB2ko eta eitb.eus-eko "El Conquistador del Fin del Mundo" saioa irabazi izana gogoratzeaz gainera, bukatzear den aurtengo edizioaz ere arituko dira.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.