Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Afrika Bibang musikaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, saltzaile ibiltariei buruz arituko dira.

  • Afrika Bibang abeslaria.

    Afrika Bibang abeslaria. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, saltzaile ibiltariei buruz arituko dira eta, besteak beste, Dinagu kolektiboko kideak izango dituzte platoan Nomadak gaitun izeneko ekimena aurkezteko. Azoka ibiltari horren helburua emakume sortzaileen lana ikusaraztea da. Bestalde, Guikuri jantzi denda ibiltariaren berri emango du Nuria Lopezek, dendaren arduradunetako batek.  

Bigarren orduko gonbidatua Afrika Bibang izango da. Emakumeak izeneko diskoa kaleratu berri du Algortako musikariak, eta bertan emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditu. Lan berri horretaz eta Afrikaren ibilbide musikalaz hitz egingo dute "Biba Zuek"en.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.