Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Pedro Mari Goikoetxea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

30 urte baino gehiago daramatza Pedro Marik ETBn, eta ibilbide luze horri errepasoa egingo diote. Aurretik, dantzaz arituko dira saioan, zehazki dantza garaikideaz, areto dantzaz eta dantza urbanoaz. Erakustaldiak ere izango dituzte platoan.

  • Pedro Mari Goikoetxea

    Pedro Mari Goikoetxea. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Pedro Mari Goikoetxea Euskal Telebistako aurkezlerik mitikoenetako bat izango dute gonbidatu. 30 urte baino gehiago daramatza Pedro Marik ETBn, eta bere ibilbide luze eta zabalaz arituko da solasean Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, dantzan jarriko dute "Biba Zuek!" programako platoa. Izan ere, hankak astintzen abilak diren gazteen bisita izango dute, eta dantza garaikideaz, areto dantzaz eta dantza urbanoaz hitz egingo dute. Bakoitzak, gainera, erakustaldi txiki bat eskainiko du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.