Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

2021/09/24

06:34

Biba Zuek

18:00etan

Leire Ormazabal eta Iholdi Beristain aktoreak, "Biba Zuek!" saioan, gaur arratsaldean

EITB Media

Datorren irailaren 26an eitb.eus-en eta Gazteako YouTubeko kanalean estreinatuko den "Daniel|A|" telesail digital berriaz hitz egitera etorriko dira.

  • "Daniel|A|" telesail digitaleko irudia

    "Daniel|A|" telesail digitaleko irudia. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Leire Ormazabal eta Iholdi Beristain aktoreekin agurtuko du astea "Biba Zuek!" saioak. Datorren igandean (irailak 26) eitb.eus-en eta Gazteako YouTubeko kanalean estreinatuko den "Daniel|A|" telesail digital berriko protagonistekin mintzatuko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. 

Zinemaldiko kontuak ere izango dituzte. Batetik, Anne Igartibururen inaugurazio galako jantzia diseinatu duen Amaia Alves moda diseinatzailea elkarrizketatuko dute. Bestetik, Gaizka Izagirre zinema kritikariarekin izango dira. 

Albina Stardust, Vidal Salcedo, Jon Garate eta Aritz Ganboa kolaboratzaileekin osatuko dute ostiraleko saioa. 

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00-20:00 bitartean, ETB1en eta eitb.eus.en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;