Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

2021/09/27

00:35

Biba Zuek

18:00etan

Flamenko eta runba doinuak Sonakay taldearen eskutik, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Xabier Amuriza, Amaia Agirre, Mikel Elizegi, Aritz Ganboa eta Vidal Salcedo kolaboratzaileen parte hartzea ere izango dute saioan.

  • Sonakay taldearen emanaldi bateko irudia

    Sonakay taldearen emanaldi bateko irudia. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Musikarekin ekingo dio asteari "Biba Zuek!" saioak, eta ez edonolako erritmoekin: flamenko eta runba hotsak ekarriko dituzte José Luis Jimenez Beltza eta Yoni Camacho Sonakay taldeko kideek eta beraiekin talde donostiarraren ibilbidea errepasatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 

Astelehena izanda, Xabier Amurizak platoa bisitatuko du eta kopla eder bat oparituko die Sonakay taldekoei. Mikel Elizegik kalera aterako du beste egun batez bere aulki alaia Happy bank atalean eta Aritz Ganboak Euskal Herriko txoko interesgarri eta polit bat erakutsiko digu, beste egun batez. 

Vidal Salcedok gure osasuna ondo zaintzeko aholku baliagarriak emango ditu eta saioaren lehen orduan, zailtasunak zailtasun, bizitza grinaz bizi duten hainbat esperientzia entzungo ditugu, Amaia Agirre bertsolariaren ikuspuntua lagun dugula. 

"Biba Zuek!" saioa, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;