Biba Zuek
18:00etan
Felix Zubia medikuak "Biba Zuek!" saioko platoa bisitatuko du gaur arratsaldean
EITB Media
Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako buru eta Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioko gidaria bereziki nabarmendu da pandemia garaian eman dituen osasun aholkuengatik.
-
Felix Zubia medikua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako medikua izango da Maddalen Arzallusen eta Xabier Sukiaren gonbidatu berezia gaur "Biba Zuek!" saioan. Covidaren pandemia dela eta, bereziki nabarmendu dira Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioko medikuaren aholkuak azken urtean.
Saioaren lehen orduan ere osasun gai bat jorratuko dute: fibrosi kistikoaren ezaugarriak aztertuko dituzte hainbat gonbidaturekin.
Vidal Salcedo, Agus Barandiaran, Aritz Ganboa eta Maitane Ormazabal kolaboratzaileek hartuko dute parte programan.
"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, astelehenetik ostiralera.