Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Huntza musika taldea, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, euskara izango da mintzagai, hizkuntza ikasten ari diren pertsonen testigantzekin.

  • Huntza taldea

    Huntza taldea

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Huntza musika taldeko Josune Arakistain, Uxue Amonarriz eta Aitor Huizi izango dituzte gonbidatu. Kaleratu berri duten "Ezin ezer espero" diskoa aurkeztuko dute. 2014an sortu zen taldea Bilbon, nahiz eta taldekide guztiak gipuzkoarrak izan. Hasieratik izugarrizko arrakasta izan dute euren musika dantzagarriekin.

Saioaren lehen orduan, berriz, euskara izango da mintzagai: euskara ikasten ari den pertsona baten testigantza bilduko dute, eta euskaltegien eskutik euskara ikasteko antolatzen diren hainbat ekintza eta ekimenen berri izango dute.

Ostiralero bezala, Albina Stardust drag queen-ak hausnarketa egiteko gaia ekarriko du: hiesa. Ana Goitia kolaboratzailea Kafetestegia atalarekin izango da saioan, eta Jon Garateren artxiboa eta Aritz Ganboa artzaina ere ez dira faltako.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.