Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Pirritx eta Porrotx pailazoak, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Eskuartean duten azken proiektua, 'Kuikui' liburu-diskoa, ezagutuko dugu. Lehen orduan, berriz, sarkoma gaixotasuna izango dute hizpide nagusi.

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudian

    Pirritx, Porrotx eta Marimotots EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudian

Kuikui azken lana aurkeztera etorriko dira gaur Pirritx eta Porrotx pailazoak "Biba Zuek!" saiora. Lehen orduan, berriz, sarkoma gaixotasuna landuko dute. Besteak beste, Amaia Goirigoilzarriren testigantza jasoko dute zuzenean. 

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak, Marta Elvira, Ihintza Irizar eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak lagun dituztela, 18:00etatik 20:00etara gidatuko dute saioa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.