Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gabon eguna modu berezian ospatuko du "Biba Zuek!" saioak

EITB Media

Euskal Herriko familia ezberdinek eta programako kolaboratzaileek Eguberri jaiak nola ospatzen dituzten jakingo dugu. Halaber, Olentzerorekin ere egongo dira.

  • Maddalen Arzalluz eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzalluz eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Gabon gaua egun seinalatua izaten da askorentzat, hori dela eta ikuslea etxean sentitzeko moduko "Biba Zuek!" saioa egingo dute ostiralean. Horretarako, lehen orduan Leitzako familia bat izango dute platoan, egun hau nola bizi duten kontatzeko. Konexioak egingo dituzte Anoeta eta Asteasuko beste bi familiarekin, baita Olentzerorekin ere. Eurekin batera, Amaia Agirre izango dute bidelagun. 

Bigarren orduan, programako kolaboratzaileak izango dituzte gonbidatu; batzuk platoan eta beste batzuk euren etxean, euren ohiturei eta bitxikeriei buruz arituko dira. 

Magiaz, musikaz eta momentu interesgarriez beteriko saio berezia izango da abenduaren 24koa, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.