Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta 'Sexberdinak' antzezlana aurkezten, gaurko "Biba Zuek!"en

EITB Media

Lehen orduan, Dakar lasterketan parte hartu duten bi protagonista izango dituzte.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!"en

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!"en

Asteleheneko "Biba Zuek!" saioan, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta izango dituzte gonbidatu, Sexberdinak antzezlaneko protagonistak. Telmo, gainera, Kepa Errastirekin batera, sortzaile lanetan ere aritu da, eta zuzendari lanetan Mireia Gabilondo. Antzezlan honetan, umoretik eta minetik, sexuaren bizipenei buruz konplexurik gabe arituko dira; bata garun-paralisia duen kazetaria izango da, eta bestea ordea, kontraesanetan itota bizi den goxoki saltzailea. Kolaboratzaileei dagokienez, Xabier Amuriza, Jon Garate, Vidal Salcedo eta Aritz Ganboa izango dira asteleheneko saioan.

Lehen orduan, Dakar lasterketako bi protagonista izango dituzte. Aurten, urtarrilaren 1etik 14ra jokatu da Saudi Arabian, eta itzuli berri diren Fakundo eta Iñigo izango dituzte saioan gonbidatu.

"Biba Zuek!" astelehen honetan izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena