Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Urko Aristi kazetari eta aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Ibarrako kazetariak ibilbide oparoa du Euskal Telebistan, eta egun EITB Irratietako zuzendaria da. Aurretik, saioaren lehen orduan, kontziliazioa izango dute hizpide.

  • Urko Aristi

    Urko Aristi. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Urko Aristi kazetari eta aurkezlea izango dute gonbidatu. Ibarrakoak ibilbide oparoa egin du Euskal Telebistan, kazetari lanetan, aurkezle lanetan, eta baita bestelako arduretan ere; egun, EITB Irratieko zuzendaria da. Osteguneko elkarrizketan esku artean dituen proiektuak eta beste hainbat kontu landuko dituzte.

Saioaren lehen orduan, berriz, kontziliazioa izango da gai nagusia. Horretarako, Beasainen martxan jarri duten Herrilab proiektuari buruz hitz egingo dugu: kontziliazioa eta berdintasuna bilatzen duen herri proiektua. Hainbat gonbidatu izango ditugu, horien artean, Leire Artola alkatea. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundian proiektu honen ardura izan duen Miren Elgarresta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendaria ere saioan izango dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.