Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jose Kruz Gurrutxaga aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

'Arranopola' izeneko obra berria aurkeztuko du Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak. Aurretik, saioaren lehen orduan, omenaldia egingo diote Ugutz Robles-Arangizi. Horretarako Pantxoa Etxegoien eta Txomin Ezponda izango dituzte platoan.

  • Jose Kruz Gurrutxaga aktorea

    Jose Kruz Gurrutxaga aktorea. Argazkia: EITB Media

Jose Kruz Gurrutxaga aktorea izango da gaur "Biba Zuek!" saioan, Arranopola izeneko obra berria aurkezteko. Hogeita hamar urtetik gora daramatza Jose Kruzek aktore lanetan eta, garai batean telebista munduan aritu bazen ere, azken urteotan antzerkian dabil. Orain urte batzuk aurkeztutako Umorea ikuskizunaren jarraipen modukoa da Arranopol, bere azken lana.

Aurretik, saioaren lehen orduan, hil berri den Ugutz Robles-Arangizi omenaldia egingo diote saioan, eta horretarako, oso gonbidatu bereziak izango dituzte: Pantxoa Etxegoien eta Txomin Ezponda.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.