Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Koldo Anasagasti ekoizle eta idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, tutoretzapeko haur eta gazteei laguntzeko "Izeba" eta "Ikaslagun" proiektuei buruz arituko dira.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioan

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioan. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Koldo Anasagasti ekoizle eta idazlea izango da gonbidatua. ETBko eta Donostia Zinemaldiko zuzendari ohia izan da eta bere ibilbidearen zati handi bat ikus-entzunezkoei lotuta egin du. Ibilbide hori errepasatuko dute eta, EITBrekin lotuta, azken 40 urte hauetako bere bizipenak gogoratuko ditu.

Lehen orduan, tutoretzapeko haur eta gazte inguruan hitz egingo dute. Bi proiektu ezagutuko dituzte: "Izeba" eta "Ikaslagun". Izeba proiektuan, pertsona boluntarioek haur eta gazteekin plan bat egiten dute noizean behin; aisialdiarekin lotutakoa, esate baterako. EHUk martxan jarritako "Ikaslagun" proiektuan, ordea, unibertsitateko ikasleak dira haur eta gazte horiengana ikasketetan laguntzera joaten diren boluntarioak.

"Biba Zuek!" saioa, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.