Biba Zuek
18:00etan
Martxelo Otamendi kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Aurretik, saioaren lehen orduan, perkusioaren inguruan arituko dira eta lau gonbidatu izango dituzte platoan: irakasle bat eta hiru ikasle.
-
Martxelo Otamendiren artxiboko irudia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Martxelo Otamendi kazetari tolosarra izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan. Gazte-gaztetatik kazetaritzari lotutako ibilbidea egin du. Egin egunkarian kolaboratzen hasi zen, Euskal Telebistan lanean aritu zen, eta ondoren etorri ziren Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza eta, azkenik, Berria egunkariarena, gaur egun arte. Euskadi Irratian ere kolaboratzen du astean behin. Oraingoan, elkarrizketa egingo diote Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.
Aurretik, saioaren lehen orduan, perkusioaren inguruan arituko dira. Horretarako, lau gonbidatu izango dituzte platoan: Iker Telleria Donostiako Kontserbatorioko irakaslea eta bere hiru ikasle, Telmo Gorrotxategi, Markel Perez eta Iñaki Mugika. Disko bat grabatu berri dute prozesu osoa ikasteko, eta perkusioa izan da bertako instrumentu nagusia. Asteazken honetako saioan, gainera, bi emanaldi txiki eskainiko dituzte, lan horretako bi abestirekin.
"Biba Zuek!" saioa, astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.