Bisitaria
22:20ean
Itziar Mendizabal dantzariarekin, gaurko 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Londreseko Royal Balleteko bakarlari hondarribiarrak Xabier Euzkitze hartuko du bere etxean.

Itziar Mendizabal Royal Balleteko bakarlaria gertutik ezagutzeko aukera dakarkigu gaur gauean "Bisitaria" saioak. Londresen gustura dabil eta mugitzeko asmo gutxi ditu momentuz, baina sekula ez du ahaztuko gazte gazterik Madrilera joan behar izana. Hortik aurrera, Zurich eta Leizpigen bizi izan da. Hamaika bizipen eta hainbat hizkuntzaz bete du motxila, eta irailean, emozioz beterik jaso zuen herriko urrezko domina Hondarribian.
"Bisitaria" Londreseraino joan da lanean harrapatu nahi zuelako Itziar Mendizabal. Covent Gardeneko apartamentura egin dio bisita, mutilaguna ezagutu du, eta luxuzko gida izan du hiriko bazterrik ezagun eta ezezagunetatik ibiltzeko.
"Bisitaria" gaueko 22:30etik aurrera ikusgai izango da ETB-1en.