Itxi

Bostekoa

Bostekoa

Bostekoa

22:00etan

Elorrio eta Abadiño protagonistak, gaur gauean, 'Bostekoa' saioan

EiTB

Aurreko astean Ibarrak irabazi zion Tolosari txapelketako lehen final laurdenean, eta final erdietarako pasea lortu zuten ondorioz ibartarrek.

0:23
Bostekoak, Abadiño-Elorrio

Aste honetan, Bizkaiko bi herri izango dira protagonista 'Bostekoa'n: Elorrio eta Abadiño. Aurreko astean, Ibarrak Tolosari irabazi zion txapelketako lehen final laurdenean, eta final erdietarako pasea lortu zuten ondorioz ibartarrek.

Abadiño eta Elorriori gertu-gertuko jarraipena egingo die Durango Irratiak. Aurreko astean Ibarrak irabazi zion Tolosari txapelketako lehen final laurdenean, eta final erdietarako pasea lortu zuten ondorioz ibartarrek.

Abadiñon herri-kirol zaletasun eta ohitura handia dago eta Elorrio garaituko dutela sinetsita daude. Bestalde, Elorrioko taldea eremu honetan esperientzia handirik ez duen neska eta mutilez osatua dago. Gaztetasuna eta indarra dira irabazteko bere oinarriak. Euren artean, errugbi jokalari bat, crossfiteko kirolariak eta txirrindulari profesional bat daude.

Halaber, Eneritz eta Asier neba-arrebak elkar lehian arituko dira talde banatan.

Aitor Zubieta Durangalderaino joango da hamar lehiakideak eta entrenatzaileak ezagutzera eta euren bizitza eta zaletasunen berri emango du. Durango Irratiak astearen kronika egingo du, protagonistak eta herrietako pertsonaiak elkarrizketatuko ditu eta lehiaketaren kontakizuna egingo du Birleko probalekuan.

'Bostekoa' 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.